Bihar irekiko ditu ateak Koleto etxea, aintzinako bizimoduaren eredu eta etorkizuneko kultur-gune bilakatuta

Urte batzuk daramate Otsagabiako udaletik 20 bolondresekin batera Koleto etxea proiektua lantzen. XVIII. mendeko bi etxe hauek erosi eta prozesu parte-hartzaile baten bitartez proiektua gorpuzten joan dira, aintzineko bizimoduaren erakuslehio izan nahi duena. Horretaz aparte, bertako patioa kultur espazio bilakatuko dute udan zehar hiru kontzertu eskainiz. Proiektu berri honetaz solastu gara Otsagabiako alkatea den Mikel Aoizekin.

Koleto etxea azaroa bitarte asteartetik igandera irekia izanen da arratsaldeko 17:00 etatik 20:00 tara.

Abuztuko kultur eskaintza Koleto etxean:

Abuztuak 5
20:00 Jorge Sánchez eta Eva Miño. Trova cubana.
Abuztuak 11
20:30. Ruper Ordorika. Sarrera: 10 Euro
Abuztuak 20
20:00.  Montxika Baut. Sarrera: 10 Euro

 

  

Mikel Aoiz Irati Irratian:

Iruzkindu