Asteburuko ekaitzak, superzelulak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburuko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Hau aprobetxatuta errepasatu dugu zertan datza superzelula bat meteorologiaren alorrean. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek.

Iragarpena:

Asteartea (Uztailak 11): Egun argitsua egunaren lehen orduetan behe-lainoarekin esnatuko garelarik. Tenperaturek goizean gora eginen dute hego haizearen laguntzarekin. Arratsaldean iparraldekoa ezarriko da eta horrek tenperaturen beherakada ekarriko du hodeien ugaritzearekin batera.
Asteazkena (Uztailak 12):
Behelainoa goizean eta ondoren estalita mantenduko da zerua. Honek ipar-mendebaldeko haizearen laguntzaz tenperaturen beherapena ekarriko du. Baliteke xiri-miri apur bat edukitzea.
Osteguna (Uztailak 13):
Ostarteak zabalduko dira ipar mendebaldeko haizea egonen bada ere. Ostarteek tenperaturaren igotzea ekarriko dute. Arratsaldean haizeari dagokionean iparraldekoa izanen da nagusi.

 

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu