Akor2Duo taldeak kontzertua eskainiko du gaur Koleto Etxean
Hegoi Bertolok eta Iñigo Pascualek osatzen duten akordeoilari bikotea dugu Akor2Duo taldea. Sarasate kontserbatorioan zirela elkar ezagutu eta 2022an ekin zioten talde bezala funtzionatzeari. Soinua edo akordeoia beti folklorearekin lotu bada ere beren gogoa beste musika mota desberdinekin uztartzea da eta hori bera erakutsiko dute gaur arratsaldean Koleto etxean izanen den kontzertuan. Zita arratsaldeko 19:30tan […]