Azokak antolatu dituzte Izaga aldean ostiralero

Hainbat artisau eta ekoizle batu eta Izaga aldean ostiralero azokak antolatu dituzte irailean zehar. 21 ekoizle eta artisauek eman dute izena Urrotz-Hirian bitan, Elon, Billabetan eta Izagaondoako Ardanatzen izanen diren azoketan parte- hartzeko. Azoka hauek gaur izanen dute hasiera Urrotz Hirian eta bertan 9 ekoizle eta artisau izanen dira, bertako koordinatzailea den Txantrea Gaztandegiako Roberrek esan digun moduan. Herri txikiei bizia eman eta bertako produktuei protagonismoa ematea dute helburu.

 

Txantrea Gaztandegiako Rober Irati Irratian:

Iruzkindu