Otsagabiako Natur Interpretazio zentroak kaleratu berri du udako programazioa

Ekimen ugari antolatu ohi dituzte Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrokoek urtean zehar, baina bereziki udaran ere. Aurten kaleratu berri dute euren programazioa. Irati bere osotasunean programaren baitan 5 irteera antolatu dituzte. Bestalde aprobetxatuz Ainize Sala fitoterapeuta Otsagabian pasa ohi duela uda 3 egunetako sendabelar tailerra antolatu dute berarekin. Programazioaren aitzakipean batu gara haiekin eta gurean izan […]

Azokak antolatu dituzte Izaga aldean ostiralero

Hainbat artisau eta ekoizle batu eta Izaga aldean ostiralero azokak antolatu dituzte irailean zehar. 21 ekoizle eta artisauek eman dute izena Urrotz-Hirian bitan, Elon, Billabetan eta Izagaondoako Ardanatzen izanen diren azoketan parte- hartzeko. Azoka hauek gaur izanen dute hasiera Urrotz Hirian eta bertan 9 ekoizle eta artisau izanen dira, bertako koordinatzailea den Txantrea Gaztandegiako Roberrek […]

Azoka bira antolatu dute Bortuetako ekoizle eta artisauek agorrila honetan

Garai batean ohikoak ziren gure herrietan bertako ekoizle eta artisauek elikatzen zituzten azokak. Pixkanaka-pixkanaka ohitura hori galtzen joan da baina agorrila honetan honi buelta ematearren Bortuetako Ekoizle eta Artisauek azoka bira bat antolatu dute, Iratialdea eta Irati Orreaga elkarteek lagunduta. Honen inguruan solastu gara bertako ekoizlea den Aitor Zazperekin.   Aitor Zazpe Irati Irratian: