Larunbata eta igandean pasako da “La Vuelta” txirrindularitza froga gure inguruetatik. Larunbateko etapa Larra-Belaguan amaitu eginen da eta igandekoa aldiz Lekunberrin. Honen harira, ikusita Tourrean lortutako oihartzuna Gure Esku Dagok eta Nafarroa Berriz Altxak gure ikur eta nortasunak adieraztera dei egin du bi etapa hauetan Basques Decide-Euskal Herriak erabaki lemapean. Hainbat deialdi plazaratu dituzte bai larunbatean eta baita igandean ere. Hau guztiaz Gure Esku Dago ekimenaren bozeramaile den Josu Etxabururekin solastu gara gaurkoan.
Josu Etxaburu Irati Irratian: