Gure ikurrak eta nortasuna adieraztera dei egin dute Gure Esku Dagok eta Nafarroa Berriz Altxa dinamikak La Vueltaren harira

Larunbata eta igandean pasako da “La Vuelta” txirrindularitza froga gure inguruetatik. Larunbateko etapa Larra-Belaguan amaitu eginen da eta igandekoa aldiz Lekunberrin. Honen harira, ikusita Tourrean lortutako oihartzuna Gure Esku Dagok eta Nafarroa Berriz Altxak gure ikur eta nortasunak adieraztera dei egin du bi etapa hauetan Basques Decide-Euskal Herriak erabaki lemapean. Hainbat deialdi plazaratu dituzte bai […]

Egun On, Auñamendi! Hazidun liburutegiak eta Pirinioetako bidea

Gaur Auzperriko Liburutegian hasi dugu saioa Mari Mar Agos-en ahotik Hazidun Liburutegiak proiektua ezagutzen. Ondoren, erabakitze eskubideaz eta Pirinioetako bidea ekimenaz solasten aritu gara Gure Esku Dago ekimeneko kidea den Jexux Olaziregirekin.   Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erabakitze eskubideari bidea emanen diete uztailaren 2an Pirinioak argiztatuz

Pirinioetako bidea deritzon ekimena jarriko dute martxan datorren uztailaren 2an. Ekimena Gure Eskuk, ANC, Omnium Cultural eta FEEC elkarteek abiatuko dute nazioen erabakitze eskubidearen aldeko aldarria agertzeko. Zita hau kontutan hartuta aurkezpena eginen dute bihar Garraldako Etxabarrengoan eta honetaz solasteko Gure Esku Dago ekimeneko Jexux Olaziregi izan dugu gurean.   Jexux Olaziregi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Bortuetako Euskalkien Foroa, erabakitze eskubidea Naiz irratian eta Aralar irratia

Astearte honetan Bortuetako II. Euskalkien Foroaz solasten hasi gara Gupirinioa taldeko Ainhoa Elizalde lagunarekin. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu gurera, Gure Esku Dagoko Amalur Alvarezekin eginikoa. Bukatzeko, Aralar irratira joan gara Martin Juanenaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Col du Soudeten Askatasuna hitza argiztatuko dute erabakitze eskubidearen alde

Gure Esku Dago hartu du bere gain Euskal Herrian dinamika hau mugitzeko. Llum i Llibertat eta ANCrekin elkarlanean burutuko da ekimena Tourraren igarotzea aprobetxatuz. Honetaz Gure Esku Dagoko koordinatzailea den Jexux Olaziregirekin izan gara gaurkoan. Izena emateko aukera http://gureesku.eus Jexux Olaziregi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Gure Esku Dagoren argi ekimena, Auzperriko liburutegia eta Garraldako eskolako garraio arazoak

Gaurko saioa Gure Esku Dagok, Llum i Llibertat eta ANCrekin batera eginen duen ekimena ezagutzen hasi dugu Jexux Olaziregiren laguntzarekin. Ondoren Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Bukatzeko, Garraldako eskolaren baitan garraioaren inguruan sortutako arazoa ezagutu dugu Patxi Encajeren ahotik. Izenburua: Irailaren 3ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]