Aezkoako Egunaren 44. edizioa izanen da aurten eta Arian ospatu eginen da urriaren (irailaren aezkeraz) 15etik 17ra. Aezkoa Kultur Elkarteak antolatzen du eta Ariako bizilagun talde batekin dabiltza lanean datorren asteburuan dena bikain gera dadin. Aria herri txikia izanik kotxeak aparkatzeko aukera gutxi dute eta horretarako autobus zerbitzua prestatu dute Aribetik Ariara igoko dena, zeina 30 minuturo arituko den joan etorrian arratsaldeko 20:30ak arte. Egitarau oparoa prestatu dute eta honetaz solasten aritu gara antolaketan dabilen Leire Arreserekin.
Leire Arrese Irati Irratian: