Hori adierazi digu gaurkoan Julio Villanuevak Artozkiren inguruan solasean ari ginela. Gaur 20 urte bete dira Artozki hustu eta eraitsi zenetik. Ekainean ere 20 urte bete ziren Itoitz hustu zutenetik. Ez dugu data triste hau pasatzen utzi nahi izan gaia landu gabe eta jakinik zenbait ekimen antolatuko dituztela urrian zehar Artozkiren aldeko borrokan murgilduta ibilitako Julio Villanueva ekintzailearekin izan gara. Berarekin errepasatu ditugu Artozkiko erresistentzia egunak eta baita hustutzean bizitakoak ere.
Julio Villanueva Irati Irratian: