ARTOZKI XX.URTE, Lorena Beroiz: “Oso bortitzak bezala gogoratzen ditut Artozki eta Itoitzeko hustutzeak”

17 urte zituen Lorena Beroizek Artozki eta Itoitzen herrien hustutzea gertatu zenean eta bere hitzetan oso bortitzak izango balira bezala gogorarazten ditu. Halere, beti egon da Itoitzen aurkako ekimenetan eta emandako borroka eredugarriak bihotza berotzen dio. Oraingoan, 20. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen berri eta Artezkin ebatsitako artelanen salaketa egin den prentsaurrekoan bozeramaile izan zen astelehen […]

Artozki XX.urte, Kiko Lako: “Oraindikan ere jendeak zailtasunak ditu Itoitzen inguruan solasteko”

Gaur Artozki eta Itoitzen herrien hustutzeen XX. urteurrenaren inguruko elkarrizketa segidarekin jarraitu dugu. Gaurkoan “Susurros del Irati” liburua idatzitako Kiko Lako izan dugu gurean, liburu horretan pasarte nagusi bat baitzen Itoizko urtegiaren inguruan suertatutakoak azaltzen. Kiko ere urtegiaren kontrako mobilizazioetan parte aktiboa izan zen, baita solidarioei elkartasuna adierazten. Berak aipatu digunez, oraindik ere jendea ez […]

ARTOZKI XX URTE, Maddi Barber: “Artearen alorretik borroka eta erresistentzia desberdinei ekarpen handia egin izan zaie eta egin diezaiekegu”

Hausnarketa hori utzi digu Maddi Barber zine zuzendariak Artozki hustu zutenaren urteurrenaren harira izandako solasaldian. Hustutzeak gertatu zirenean Maddi 15 urte zituen eta Iruñera zihoan ikasketak jarraitzera eta garaian ez zen kontziente gertatzen ari zenaz, baina gerora bai Itoitzen inguruan gertatutakoak garrantzi izugarria izan dute euren lanetan, berak onartu digun bezala. Hori dela eta urteurrenaren […]

ARTOZKI XX URTE, Julio Villanueva: “Lurraren defentsarik gabe ez dago etorkizunik”

Hori adierazi digu gaurkoan Julio Villanuevak Artozkiren inguruan solasean ari ginela. Gaur 20 urte bete dira Artozki hustu eta eraitsi zenetik. Ekainean ere 20 urte bete ziren Itoitz hustu zutenetik. Ez dugu data triste hau pasatzen utzi nahi izan gaia landu gabe eta jakinik zenbait ekimen antolatuko dituztela urrian zehar Artozkiren aldeko borrokan murgilduta ibilitako […]

Artozkiko herritarren Itoitzekiko mina agerian uzten duen gradu amaierako lana aurkeztu du Inge Diez Elizaldek

Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi […]