Bi aste dira gurean izan zirenetik eta jada prest dute euren kolaborazioa. Galuzerrita deitu diote euren espazioari bere herrien izenekin hitz-jolas bat eginez. Aurkezpena, eskolako berriak eta menua, urtebetetzeak, musika, errezeta (gazta tarta goxoa) eta jolasa izan dute hizketagai Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleimak. Orain guri dagokigu asmatzea zein den jolasean aipatutako pisten herria, zuk asmatuko zenuke?
Pistak:
-Herrian bertan film bat filmatu zuten
-Artzibarren dago
-Herriaren izena abizen bat da
Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian: