Eguraldi aldaketa, hitzaldia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu.

Iragarpena:

Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.
Asteazkena(Urriak 18):
Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan euria egitea, ekaitz joerarekin zenbait tokitan. Tenperaturak behera joanen dira eta goizean ibiliko den hego haizeak hego mendebaldekoari uutziko dio tokia
Osteguna(Urriak 19):
Udazkeneko giro goibela nagusi. Egunaren lehen orduan euri gutxi espero den arren baliteke euria izatea, arratsaldean euritsu geratuko delarik. Tenperaturak jeitsi eginen dira eta haizea hego edo hego-mendebaldekoa izanen dugu.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu