Ahuntzen biloen bitartez etorkizuna ehuntzen

8 hilabete daramazki funtzionatzen Bilobila proiektua nahiz eta atzetikan lan handia suposatu duen. Abeltzaintza ekintzailetza proiektua dugu Areta Loreak Abaurregainan aurrera eraman duena eta oztopoak oztopo aurrera ateratzea lortu du. Bilobila Angora ahuntzetatik eratorritako Muerra (Artile berezia) ekoitzi eta transformatzea du helburu, betiere bere aukeren araberan. Frantziako elkarte batean egiten du Muerraren transformazioa eta bertatik jasotzen ditu hariak edota amaitutako produktuak. Esan genezake bere etorkizuna ehuntzen dabilela ahuntzen biloen bitartez.

Hau guztiaz solastu gara gaurkoan Bilobila proiektuko Areta Lorearekin baita proiektuaren bueltan  zein behar dituen ezagutu ere.

Milesker Areta!

Informazio gehiagorako: Bilobilaren webgunean

 

 

Areta Lorea Irati Irratian

Iruzkindu