Ofizio eta Afizio: Areta Lorea Markalain

Aurten gure lankidea den Eneko Villegasek zenbait saio egin izan ditu Naiz Irratirako, Ofizio eta Afizio saioaren baitan. Uda aprobetxatuko dugu gurean ere honen berri ematen joateko, hemen duzuelarik lehendabiziko saioa, Bilobilako Areta Lorearekin eginikoa. Naiz Irratiko jatorrizko saioa : Ofizio eta Afizio Areta    Areta Lorea Markalain Irati Irratian

Ahuntzen biloen bitartez etorkizuna ehuntzen

8 hilabete daramazki funtzionatzen Bilobila proiektua nahiz eta atzetikan lan handia suposatu duen. Abeltzaintza ekintzailetza proiektua dugu Areta Loreak Abaurregainan aurrera eraman duena eta oztopoak oztopo aurrera ateratzea lortu du. Bilobila Angora ahuntzetatik eratorritako Muerra (Artile berezia) ekoitzi eta transformatzea du helburu, betiere bere aukeren araberan. Frantziako elkarte batean egiten du Muerraren transformazioa eta bertatik […]