Artaxoako Lixibatuen auziaz solastu gara Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin

Aurreko asteetan notizia izan da Artaxoako zabor biltegia, antza denez EAEko gobernuak Lixibatuak bideratu zituen zabor tratamendu zentro honetara, zeina horretarako ingurugiro baimenik ez duen. Horrek Nafar Gobernuearen eta EAEko gobernuaren arteko tira-birak ekarri zituen. Kasua hobeto ulertu eta zaborren tratamendua nolakoa den ezagutzeko Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente izan dugu gaur gurean. Azaldu digunagatik Nafarroako Gobernuak euren hondakinen kudeaketa subkontraten esku ditu eta kontrola eramateko baliabide eskasak ditu.

Akusazio bezala agertzea planteatzen dabiltza baina horretarako babes ekonomiko zein teknikoaren beharra dute, Kaparrotzuko MakroUkuiluaren kontrako lanak asko exijitzen ari baitie. Beraien lanaren berri edota euren lana sustengatu nahiko bazenute Sustrai Erakuntzako webgunean duzue aukera

 

 

Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente Irati Irratian

Iruzkindu