36ko matxinatuek eragindako 8 biktimak gogoan izanen dituen memoriala estreinatu dute Auritzen

Auritzeko udalak hala adostuta Garraldako Begoña Munarriz artistari eskatu zioten 36ko matxinatuek eragindako 8 biktimen oroit monumentua egitea. Hortik sortu zen larunbatean estreinatutako “Alegoria” oroit monumentua, zeinak Auritzeko herriak babestu zuen, biktima horiekiko izandako zorra kitatuz. Ez hori bakarrik Auritzeko udalak Ez memoriak delako argitalpena ere etxe guztietara bideratu zuen bertan ziren biktimen kasuen ingurukoak azalduz eta gertatutakoa argira ekarriz. Hauxe bera aprobetxatuz Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin mintzatu gara gaurkoan.

 

 

Unai Irigarai Oses Irati Irratian

Iruzkindu