Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti.
Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere.
Afrika, Amaiur, Izargi, Itziar, Oihan eta Zuleima izugarrizko plazerra izan da zuekin ratutxo hauek partekatzea, segi hain jator izaten!
Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian: