Padela Agoitzen lurreratu da Irati Padelen eskutik

Imanol Otano agoiztarra beti egon da kirolarekin oso lotuta. Padela frogatu zuenetik kirol honetaz maitemindu eta hasi zen pentsatzen nola egin zezakeen bere bizilagunei gerturatzeko. Bururatu zitzaion orduan ekintzailetza proiektu bat garatzea eta padel pistak eskuragarri ezartzea eta hori bere ogibide egitea. Agoitzeko enpresa haztegian aurkitu zuen tokia eta bertan eraiki ditu kirol hau praktikatzeko bi pistak. Lan eta lan ibili ondoren domotika bidez kudeatzen dira pistak mugikorretako aplikazio baten bidez (Resasport) alokatu eta sartu zaitezke eta baita bertan materiala eduki ere.
Berarekin izan gara bere ekinbide honetaz solasten.

 

 

 

Imanol Otano Irati Irratian

Iruzkindu