Goitibera konpainiak Erronkariko udalarekin batera martxan jarri zuen duela 4 urte lehen Baratxinto Fest arte jaialdia. Pixkanaka- pixkanaka bizkortzen eta egonkortzen ibili ondoren eta Erronkari ibar osora hedatu nahiean lanean jarraitu zuten. Iazko edizioan Burgi herriak ere artatu zuen jaialdia eta aurtengo edizioan Uztarrozek ere izanen du bere ekinaldia. 4. edizio hau txikiagoa egiteko ideia bazuten ere, Goitiberako lagunak eta ibarrean dituzten laguntzaileak liatu eta are handiagoa izanen den Baratxinto Fest eratu dute. Guzti hau jakin dugu Goitibera Konpainiako Saioa eta Anderren eskutik.
Saioa eta Ander Irati Irratian
2024ko Baratxinto Fest jaialdiaren programazioa
BaratxintoPrograma24