Xavi Mañez: “Nire bizi proiektua garatzeko eta kolektiboari ekarpena egiteko toki ezinhobera etorri naizela uste dut”

Mallorka aldetik etorri berri zaigu Xavi, gogotsu bere bizi proiektua gurean garatzera eta baita arlo kolektiboan euren ekarpena egin nahiean. Izatez hargina dugu eta bere lana burutzeko toki edo borda baten bila dabil baita etxe baten bila ere. Bere etorrera gauzatzeko bidelagun izan ditu Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunak eta gaurkoan gurean izan da bere burua aurkezten eta borda zein etxe bat utzi diezaiokeen norbaiti eskaera egin dio.

Borda bat edota etxe bat hutsik baduzu (argindarrarekin) eta Xaviri alokatu nahiko bazenio jarri berarekin harremanetan 618 410 005

 

Xavi Mañez Irati Irratian

Iruzkindu