Etxea konpartitzeko proiektua martxan Pirinioetan

Jakina da Pirinioetan etxebizitza lortzeko arazoak direla eta honi aterabide aukera bat ematera dator Kuvu enpresak eta Gupirinioak aurrera eramandako Pirinioak bizirik belaunaldiz belaunaldi proiektua. Kuvuko kidea den Jon Ander Fernandezen ahotsetik ezagutu dugu zertan datzan proiektua, bakoitzaren etxea bertaratu nahi duten lagunekin partekatzea. Ez hori bakarrik, Pirinioetara lan eta bizitzera etorri nahi duen Teresa […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako okupak

Saio honetan itzuli da Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa lan batekin. Pirinioetako okupak iritzi testuan etxebizitza alorrean Pirinioetan bizi dugun problematika azaldu du, batez ere bigarren etxebizitzen aferakin suertatzen diren arazoei erreparatuz.   Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Gupirinioa: Piribizi laguntzak, farmazialariaren afera, etxebizitzen azken berriak eta formakuntzak

Baziren zenbait kontu lantzeko tokiko garapen taldearekin lantzekoak. Pasa den astean amaitu ziren familiei zuzendutako Piribizi laguntzak eta hauetara 180 familien eskariak jaso izan dituzte. Auritzeko botikaren inguruan ere etxebizitzan baten beharra zen baina azkenean etxea lortu bai orain pertsona bat faltan. Etxebizitza alorrean 30 etxe izanen dira aurki alokairuan Nasuvinsak kudeatuta. Formakuntzari dagokionez, aste […]

Nafar Gobernuak Pirinioetako etxebizitza eskaintza handituko du hainbat eraberritzeekin

37 etxebizitza izanen dira orotara jada eraberrituta eta alokairuan jarrita dauden besteei gehituta. Auritzen, Auzperrin eta Erronkarin badira martxan direnak eta atzokoan aurkeztutako Jaurrietako bertze 3 ere. Gazteei ez ezik interesa duen ororentzat dira zuzenduak eta alokairu sozialaren bidez izanen dira. Hau guztiaz Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia den Ruben Goñi izan dugu gaurkoan gurean. Berak […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Etxebizitza jardunaldiak

Gaurkoan itzuli gara Euskalerria eta Xorroxin irratietara. Bertatik aritu zaizkigu berriz ere Haritz Pascual eta Julen Zelaieta Iruñerriko eta Baztan Bortzirietako kronika pasatzen. Bukatzeko, GuPirinioako Naia Sanchezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu larunbateko jardunaldiei lekua egiteko. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu GuPirinioko lantaldeak

Pirinioko mahaiko Etxebizitza eta Garraioa lantzen duen lantaldetik sortutako ekimena martxan jarriko du larunbatean Gupirinioa dinamizazio taldeak. Etxebizitza ardatz hartuko dute eta etxebizitza modu desberdinak ekarriko dituzte gurera. Jardunaldi hauek Erron, Aezkoako Hiriberrin, Erronkarin eta Ezkarozen izanen dira. Honetaz solasten gaurkoan Gupirinioako kidea den Naia Sanchez izan dugu gurean. Hona hemen egitaraua: Naia Sanchez Irati […]

Abaurregainako etxe baten zaharberritzea Biziberri sarietan saritua

Gaur Irati Caminondok lagunduta Biziberri sarietan saritua izan den proiektua ezagutu ahal izan dugu. Berak azaldu digu nola sartu ziren proiektu honetan eta zeintzuk izan diren bidean topatu ditzuten erraztasun eta zailtasunak. Etxea zaharberritu nahi duen oro animatu du bukaeran eta hortarako Etxebizita Zaharberritzeko Bulegora joatea gomendatu du ere. Irati Caminondo Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Biziberri saria, Erronkariko konexioa eta Jose Maria Ayerdirekin elkarrizketa.

Gaurko saioa Abaurregainan hasi dugu, non Irati Caminondoren eskutik ezagutu dugun Biziberri saria jaso duen etxebizitza zaharberritu duen proiektua. Ondoren, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Bukatzeko, Jose Maria Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordearekin izan gara Pirinioko plan estrategikoaz eta etxebizitzaz solasten. Izenburua: Abenduaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]