UNESCOk Marokon eginiko bilkuran 11 gune berri izendatuak izan ziren Biosfera Erreserba modura, horien artean Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako Iratiko oihana. Urte luzeen lanaren fruitua da izendapen hau, urteak eman baitituzte eskaerak eta lanak bideratzen duela bi urte arte, orduan aurkeztu baitzuten eskaria UNESCOn. Hala adierazi digu gaur izandako elkarrizketan Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakaria den Karlos Bueno Rekak. Hau guneari ez ezik egindako lan guztiari eta zaintzari errekonozimendua ematen diola adierazi digu Karlosek.
Karlos Bueno Reka Irati Irratian