1525. urteko Sorgin ehizaren inguruko erakusketa eta jardunaldia antolatu du Nabarralde Fundazioak Auritzen

Datorren urtean 500 urte betetzen dira Pedro Balanzaren agindupean Auritzen izandako 5 pertsonaren aurkako exekuzioaz eta honen karietara Nabarralde fundazioak Auritzeko udalaren laguntzarekin efemeridea nabarmendu izan nahi du, erakusketa eta jardunaldi bat antolatuz. Erakusketa asteon izanen da Auritzeko Kultur etxean ikusgai eta jardunaldia aldiz larunbatean ospatu eginen da. Pirinioetan pairatu egin zen errepresio bortitza nabarmenduko dute, zeinetan orotara 80-100 lagun (ia guztiak emakumezkoak) izan ziren erreprimituak. Hau guztiaz solastu gara Nabarralde Fundazioko zuzendaria den Iñigo Larramendirekin.

 

 

Izen ematea eta informazioa: Nabarralde Sorgin Ehiza Auritz

 

 

 

Iñigo Larramendi Irati Irratian

Iruzkindu