Josu Urrutikoetxearen bizitza barnebiltzen duen Rebelde telesail-dokumentala aurkeztu zuten Parisen

Irrintzi Filmak produktorak gidatutako Rebelde telesail-dokumentala estreinatu zen Parisen aurreko astean. Lan honek Josu Urrutikoetxearen bizitza eta bizipenak barnebiltzen ditu, frankismo garaiko haurtzarotik hasita ETA erakundearen amaiera arte. Rebelde ezizenaz ezaguna da Josu, Ugaoko Rebelde deritzon baserrian sortua baitzen eta Euskal Herriko gatazka politikoan pisu nabarmena eduki duen pertsona dugu. 4 kapituluetan bere bizitza eta […]

Leioako 5 auziperatuei elkartasuna adierazteko hitzaldia eta afaria antolatu dute Nabaskoizen larunbata honetan

Duela 7 urte Leioako kanpusean errepresioa salatzeko mobilizazio batean dauka auzi honek bere mugarria. Honen aurretik dozenaka ikasle izanak ziren zigortu eta jazartuak. Halere 2016ko apirilan mobilizazio honi eman zitzaion bide eta bertan 5 gazte izan ziren identifikatuak. Horrezkero ametsgaizto judizial baten erdian ikusia izan dute euren burua beraietako biei 17 urteko kartzela zigorra eskatzera […]

Egun On, Auñamendi! Gure Zirkua eta Rojos liburua

Gaurko saioa Gure Zirkua proiektua ezagutzen hasi dugu Iker Galartza zuzendariarekin batera, hilabete amaieran egonen baita Gure Zirkua Antsoainen. Ondoren, Mikel Huarte kazetari eta idazlearekin egon gara Rojos liburua ezagutzen, larunbatean emanen duen aurkezpena aitzakitzat hartuta. Izenburua: Irailaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian