Ikasturte berria gogotsu hasi dute Pirinioetako AEK-ko lagunek, aurten 40 urte betetzen baitute helduen euskalduntzean bidelagun izaten. Hori ez ezik zonaldearen dinamizatzaile garrantzitsuak bilakatu dira eta euskarari behar bezalako hauspoa eman diote. Hala ere, gaurkoan ikastaroetan zentratu gara Esteribarretik hasi eta Erronkariraino informazio bilkurak antolatu baitituzte euren ikasleak edota interesdunak behar bezala informatzeko. Honen inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Izaskun Zabaltzarekin. Berak ere azaldu digu zer nolako diru-laguntzak lor daitezkeen ikastaroetan izena emateko, baita ze mailatako klaseak izanen diren ere.
Informazio gehiago : AEKren webgunean
Izaskun Zabaltza Irati Irratian