Urteak daramatza IratiArt artisautzako Joseba Jauregik zura lantzen eta bere ogibidetzat hartzen. Zura lanketa gal ez zedin Zaraitzuko zura lantzeko eskola abiatu zuen eta horren ondotik etorri zen Aezkoako eskola. Jende ugari animatu da zura lantzeko ikastaroetara eta esan dezakegu osasun ona daukala zuraren lanketa. Irailaren 23a bitarte izena eman daiteke aurtengo ikasturterako, bai Zaraitzukoan eta baita Aezkoakoan ere. Gaur Josebarekin izan gara zura lantzeko eskolen egoeraz solasean.
Joseba Jauregi Irati Irratian