Iker Vicente Gasteizen lehiatuko da igande honetan Euskadiko Lehen Mailako txapelketako finalean

Iker Vicente Saralegi Otsagabiako aizkolaria igande honetan Euskadiko Lehen mailako aizkora finalean lehiatuko da beste bost aizkolarirekin. Faborito nagusia bada ere berak aipatu digun bezala gauzak zail jarriko dizkiote aurkariek, batez ere gazteenek indartsu baitatoz. Nolakoak diren bere finaletarako prestakuntzak, aurtengo sasaoiaren errepasoa, aizkolaritzaren etorkizunak,… landu ditugu berarekin gaurko saioan.

 

Finala igandean eguerdiko 12:00tan Gasteizko Iradier Arenan.

 

 

Iker Vicente Saralegi Irati Irratian

Iruzkindu