Iker Vicente Gasteizen lehiatuko da igande honetan Euskadiko Lehen Mailako txapelketako finalean

Iker Vicente Saralegi Otsagabiako aizkolaria igande honetan Euskadiko Lehen mailako aizkora finalean lehiatuko da beste bost aizkolarirekin. Faborito nagusia bada ere berak aipatu digun bezala gauzak zail jarriko dizkiote aurkariek, batez ere gazteenek indartsu baitatoz. Nolakoak diren bere finaletarako prestakuntzak, aurtengo sasaoiaren errepasoa, aizkolaritzaren etorkizunak,… landu ditugu berarekin gaurko saioan.   Finala igandean eguerdiko 12:00tan […]

Aizkolaritzaren modernizazioaren beharraz Iker Vicenterekin solasean

Aurreko astean eman zuten Diman prentsaurrekoa. Federazioarekin hartu emana etetea eta euren kabuz txapelketak antolatzea erabaki dute lehen mailako 12 aizkolariek eta bigarren mailako beste 8k. Federazioaren jarrera deitoratu eta ez modernizatzeak sortu duen kezka ere azaleratu zuten, ez baita egokitzen ari garai berrietara. Guzti honetaz, luze eta zabal solastu gara Iker Vicente aizkolari handiarekin. […]

Iker Vicente: “Egunero ohean Euskal Herriko txapelketan pentsatzen dut, eta amets egin dut txapelarekin”

Iker Vicente Saralegi Otxagabiako aizkolariak Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala jokatuko du asteburuan. Irati irratian egiten dituen entrenamenduei buruz, bere ametsei buruz eta oraingoan txapela irabazteko dituen aukerei buruz mintzatu da. Iker Vicente Irati irratian