Bere bizitzan oinarritutako liburua aurkeztuko du Txema Arenzanak Orotz Betelun

1950 Naiaran jaio eta gerora konpromiso politiko zurruna aukeratu zuen laguna dugu Txema Arenzana Garcia laguna. Naiaratik Oreretara joan zen gurasoekin eta hor hasi zuen garatzen bere militantzia ORT alderdiaren bueltan, frankismo garaian. Horrek klandestinitatea ezagutzera eraman zuen. Garai horiekiko zor bat zuela nabarmen ikusi zuen eta horiek kontatzea hobetsi zuen eta hortara dator “Testimonio de una época. Religión, sexo y compromiso revolucionario.1950-1980”. Liburu hauxe izanen da larunbata honetan aurkeztuko duena Orotz Betelun, arratsaldeko 19:00tan. Liburua bertan eskuratu ahalko da 10 euroren truke.

 

 

 

Txema Arenzana Garcia Irati Irratian

Iruzkindu