Auritz, Luzaide, Orotz-Betelu udalerriek Artzi, Aezkoa eta Erroibarko bailarek akordioa sinatu dute turismo alorra elkarlanean garatzeko Irati Orreaga elkartearekin. Irati Orreaga elkartea Auñamendi aldeko 55 enpresa, autonomo edo zerbitzuren ordezkari dugu, turismo alorrean eskarmentu handia dutenak. Akordio honek administrazioetatik diru sarrera bat jasotzeaz aparte, administrazio hauek dituzten baliabide desberdinei oihartzuna ematea izanen du oinarri. Formakuntzari dagokionez, Irati Orreagak antolatutako saioak irekiak egiteko konpromisoa hartu zuen akordio honen bidez. Ez hori bakarrik, turismo alorrean dauden baliabideak eta politikak bateratzeko urratsak egitea litzateke helburua betiere zonaldearen jasangarritasuna bermatuz.
Honetaz aparte logo eta webgune berria ere aurkeztu zuen atzokoan Irati Orreaga elkarteak.
Hau guztiaz solastu gara Irati Orreaga elkarteko lehendakaria den Joseba Martinez Rey lagunarekin.
Web berritua ere aurkeztu zuten atzoko agerraldian : Irati Orreaga elkartea
Joseba Martinez Rey Irati Irratian