Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere.
Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio bere proiektua garatzeko momentua. Aurkezpena aitzaki hartuta berarekin egoteko parada hartu genuen eta ratu eder bat pasa ere.
Aurkezpenera 20 bat lagun animatu ziren eta Auritz inguruko bideak uztartuz zenbait irakaspen eman zituen Maiderrek, hori ere baita proiektu honen funtsa, mendiaz gozatzea, natura ulertzea eta hortik errespetatzea.
Maiderrek aipatu bezala Bidaide ez da izanen ohiko gida lan bat, bakoitzak bere gogoen arabera eraikitako ibilbideak antolatuko dituena baizik eta Auritzen kokaleku badu ere beste zonaldeetan zerbitzua ematea ez du deskartatzen, Aralarren adibidez. Gehiago sakondu nahiko bazenute entzun berarekin izandako elkarrizketa.
Informazio gehiago : Bidaide instagram / webgunea
Maider Otegi Iriarte Irati Irratian



