Nafarroako Gobernuak eta Magna enpresak darabilten joku makurrak salatu dituzte Erdiz Bizirik plataformak deituriko mobilizazioan

Aspalditik datorren arazoa dugu Erdizena. Bertan lur-sail komunaletan Magna Enpresak euren meategi berria eraiki nahi du hainbat laborantza lur bereganatuz. Hasieratik Baztango herritarrak eta administrazioak proiektu honen aurka agertu dira, bertako ekonomia kaltetu, ingurugiroan itzelezko inpaktua izanen zuela eta eremuaren pribatizazioa ekarriko lukeelako. Erdiz Bizirik plataforma sortu zuten, proiektu honi ardatz desberdinetatik aurre egiteko, bai arlo herritarretik bai justizia alorretik ere. Nafar Gobernua UGET bezala izendatu zuen bertako herritar zein administrazioen gainetik eurek erabakitzeko asmoz.

Lan edo ekinaldi honetan mobilizazioak, herri galdeketak, diru-jasoketak,… egin dituzte eta atzo Iruñean mobilizatu ziren Nafar Gobernuak eta Magnak darabilten arte ankerrak salatzeko. Gaur hori bera aprobetxatuz Erdiz Bizirik Plataformako kidean den Jon Elizetxe izan dugu gurean.

Berak animatu gaitu euren lanean laguntzeko bere mobilizazioetan edota euren materiala erosten bere jarduna sustengatu dezaten.


Jon Elizetxe Irati Irratian

Ahotsa.info -k eginiko bideoa:

Iruzkindu