Iruñeko Euskalgintzak nafar jendartea mobilizatzera deitu du datorren abenduaren 11n Iruñean udalak egindako haur eskoletan euskarazko lerroaren eskaintza eskasa salatzeko. Udal gobernua aldatu arren ezer gutxi aldatu da alor honetan eta hori bera salatuko dute arratsaldeko 17:30tan izanen den mobilizazioarekin. Honen inguruan Iruñeko Euskalgintzako kidea den Amaia Razkinekin solastu gara.
Amaia Razkin Irati Irratian
Prentsaurrekoaren bideoa (Ahotsa.info):