Haur eskoletan dagoen euskarazko eskaintza eskasa salatuko du Iruñeko euskalgintzak abenduaren 11n

Iruñeko Euskalgintzak nafar jendartea mobilizatzera deitu du datorren abenduaren 11n Iruñean udalak egindako haur eskoletan euskarazko lerroaren eskaintza eskasa salatzeko. Udal gobernua aldatu arren ezer gutxi aldatu da alor honetan eta hori bera salatuko dute arratsaldeko 17:30tan izanen den mobilizazioarekin. Honen inguruan Iruñeko Euskalgintzako kidea den Amaia Razkinekin solastu gara.     Amaia Razkin Irati […]

Haur Eskolak euskaraz edukitzeko eskubidearen aldeko aldarriak zeharkatuko du Iruñea ostegunean.

Iruñeko Euskalgintzak zabaldu zuen deia ostegun honetan Haur Eskolak Euskaraz izateko eskubidea defendatzeko. Beraiek deialdia eginda ere hainbat alor eta norbanakoek bat egin dute deialdiarekin sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Gaur egun egoera latza da hizkuntz eskubide aldetik eskola bakarra baita euskara hutsean eta horrek nabarmenki kaltetzen ditu Iruñeko haurren hizkuntza eskubideak. Honetaz solasteko […]

Euskarafobiaren kontra haur eskolak borrokan

Etengabeko erasoak jasaten ari du Euskarak Iruñeako udalaren partetik, batez ere, haur eskolen ereduei dagokionez. Plaza kopurua gutxitu eskaera nabarmen igo bada ere, ingeleseko edukiak sartzea inolako kontrasteak egin gabe,… Honen aurrean Iruñerriko Haur eskolak lanean jarri dira eta gaurkoan Greba deialdia egina dute. Honen inguruan LAB sindikatuko Saioarekin izan gara solasten. Grebaren jarraipena euskarazko […]

Egun On, Auñamendi! Iruñerriko Haur Eskolak borrokan eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Iruñerrian izaten ari den mobilizazio baten berri edukitzen hasi dugu. Haur Eskolen euskarazko eskaintzarne inguruko greba deialdia egin dute CCOO eta LABek. LABeko liberatua eta hezitzailea den Saioarekin izan gara hau lantzeko. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Haur eskolak euskaraz eskatzetik eraikitzera

Iruñeko udalak %70n jeitsi zituen Haur eskolak euskaraz artatzeko lekuak eta horrek hainbat haur kanpo geratzea suertatu zuen. Honen aurrean zenbait guraso Haur Eskolak Euskaraz egitasmoa jarri zuten abian. Egoera salatu zuten hasieran eta ikusita administrazioetatik ez zutela gauza handirik lortuko beraiek haur eskola eraikitzera eman zuten salto. Horretarako Crowdfundig kanpaina bat abiarazi dute , […]