Emakume baten bizitzan jasotako indarkeri desberdinak landuko dituzte larunbatean Nagoren bakarrizketa baten bitartez

“Corazon de campeona” bakarrizketa izanen da larunbatean Nagoren, emakumeen kontrako indarkeria desberdinak azaleratuko dituen lana. TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia, Maite Redinen gidoiari esker Ainhoa Ruiz antzezleak taularatuko du lana, zeinetan umorearen bitartez emakume batek bere bizitzan zehar jasotzen dituen mezu eta indarkeria desberdinak azaleratuko diren. Ekimena, Auñamendi aldeko Berdintasun zerbitzuak antolatua da.

Antzezpena aitzakitzat harturik Ainhoa Ruiz antzezlearekin izan gara bakarrizketa apur bat gehiago ezagutzen.

 

 

 

Ainhoa Ruiz Irati Irratian

Iruzkindu