Abeltzaintza estentsiboari hauspoa eman nahiean sortu zen Artalde proiektua. Finean Nafar Pirinioetan artzain eskola bat eraiki eta arautzea bertan eta Nafarroan dauden beharrei erantzun diezaion. Erronkari eta Zaraitzuko abeltzain zenbait eta bertako lehendakaria izandako Eneko Egiguren daude talde sustatzaile honetan eta badoaz pixkanaka-pixkanaka eraikitzen etorkizuneko artzain eskola hori, betiere begiratuta beste toki aunitzetan dauden egitasmo desberdinak, Aragoin, Katalunian, Iparralden eta Euskal Autonomi Erkidegoan. Momentuz eraikitze fasean dagoen arren espero da aurki hastea bere jardunarekin eta gaurkoan Eneko Egigurenekin izan gara proiektua beren beretik ezagutzen.
Eneko Egiguren Irati Irratian
Hemen dituzue orain arteko ibilbidearen zenbait argazki: