Artzibarko toponimia hizketagai izanen dute larunbata honetan Nagoren

Mikel Belasko izanen da hizlaria larunbata honetako zitan. Bertan Artzibarko toponimia arakatu eginen dute hizlari beraren eta baita hitzaldia baino lehen beren galderak bideratu dituzten lagunen bultzadaz. 28 herri dituen ibarra izanik eta bertakoek ikerlan ugari eginik nahiko landuta dute toponimiaren gaia, hala ere izanen da sorpresaren bat, Artzibar toponimia nondik eratortzen den jakitea gaur izan dugun elkarrizketan Mikel Belaskok aurreratu digu hori bera.

Gogoratu larunbata honetan Nagoreko udaletxean arratsaldeko 18:30tan Artzibarko Toponimiaren inguruko hitzaldi-solasaldia.

 

 

Mikel Belasko Irati Irratian

Iruzkindu