Gendulain eta San Roman baseliza batzea eta bake-leku bilakatzea helburu duen proiektua aurkeztuko dute gaur Hidea elkarteak eta Agoitzeko udalak. Bertan nabarmendu eginen dute bi gune hauek Agramondarren eta Beaumondarren arteko adiskidetzean izandako garrantzia eta hainbat gidalerro izanen ditu. Proiektua Hidea elkarteak eta Agoitzeko udalak sustatua bada ere kolektibo zein norbanako desberdinen parte hartzea bilatzen du eta horretarako bideratu dute gaurko aurkezpena. Proiektua bera Innovara aurkeztu eta La Caixak finantzatua da eta Cederna-Garalur eta Aranzadi Zientzia elkartea ditu bidelagun. Gaur gurean proiektuaz eta Agoitzeko historiaz solasean izan ditugu Hidea Elkarteko Francisca Oroz eta Juanjo Corera.
Francisca Oroz eta Juanjo Corera Irati Irratian