Iaz hasi zen saritzen Nafarroako Gobernuak balio natural handiko sega-belardiak zituzten artzain eta nekazariak. Nekazal Politika Bateratuen baitan kokatu zuten 150 hektarea barnebiltzen ahal zuen diru-laguntza, zeina motz geratu zen. Azkenean 184 hektarea sartzea posible izan zen baina erdiak gutxi gora-behera geratu ziren kanpoan. Hori ikusita aurten Nafar Gobernuak partida bikoiztu egin du eta honen inguruko azalpenak emanen dituzte Pirinioetan izanen diren bi lan saioetan, otsailaren 5ean Erronkarin eta otsailaren 6an Auritzen. Hitzaldi hauek GAN-NIK -eko kidea den Silvia Zabalzak emanen ditu eta gaur berarekin izan gara guzti hau ezagutzen.
Silvia Zabalza Irati Irratian