Balio natural handiko sega-belarretarako baliabideak dakar Nekazaritzarako Politika Bateratuak

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren inguruko diru-laguntzen parte nabarmen bat Nekazaritzarako Politika Bateratuan dute oinarri. 2024. urte honetan balio natural handiko sega-belarren inguruko esleipena bat dakar, hala adostu baitute ingurumena zaintzen duten horiek saritzeko asmoz. Berritasun guzti hauek GAN-NIKeko kidea den Silvia Zabalza Armendarizek azaltzen dabil hainbat hitzaldi emanez. Bihar (urtarrilak 19) Ariben, astelehenean (urtarrilak 22) Ezkarozen […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta Anaia eta NPB inguruko jardunaldiak

Lehendabizi NPB inguruan izandako jardunaldietan Eduardo Malagon ekonomia aplikatuetako irakasleak izandako hitzartzea ipini dugu. Ondoren, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioetara itzuli da, Manex eta anaia izenburua duen istoriarekin alegia. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronika eta NPBren inguruko jardunaldiak

Gaur tokiko entitateek eta Pirinioko mahaiak NPBaren inguruan antolatutako lehen hitzalditik Paola Hernandez, Por otra PAC eko kidearen interbentzioa ekarri dugu. Ondoren, Euskalerria irratirajo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! EHNErekin NPBaren inguruan,Mugazgaindiko gazteri foroa eta Erronkariko kronika.

Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko