Mikel Zabalzaren inguruko kasuan egia, justizia eta erreparazioa eskatzen darraite bera atxilotu eta torturapean erail zutenetik. Horretarako sortu zen Mikel Zabalza Gogoan herri plataforma eta urtero oroimen ekitaldiaren dinamizazioaz eta egikaritzeaz arduratu da, betiere bertako lagun askoren lanaren laguntzaz. 20. urteurrena berezia egin zuten eta aurtengoan ere mugarria izan dadin lanean jarri dira eta horretara dator igande honetan eginen den bilera irekia. Honetan jada Mikelen kasuak EAE eta Nafarroako Gobernuen errekonozimendua edukita eramanen da aurrera, baina oraindik bada bidea egia eta justizia alorrean egiteko. Gaur egun ere Nafarroako zein Euskal Herriko Torturatuen Sareak lanean darraite eta hauekin zein Donostiko herri ekimeneko lagunekin elkarlana sustatu nahi dute. Honen inguruan Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea den Lohizune Amatria izan dugu solasean.
Lohizune Amatria Irati Irratian
