Bi urtetan behin izan ohi den ariketa kolektiboa dugu Euskaraldia. Aurreko edizioetan udazkena aukeratu izan zen Euskaraldia bera garatzeko, aldiz, aurten udaberria izanen du garaia, zehazki maiatzaren 15etik 25era. 16 urtetik gorako norbanako bakoitzak martxoaren 15etik aitzin erabaki beharko du Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko duen, betiere argi edukiz zein izanen diren rol bakoitzaren bereizgarriak. Orain aldiz, elkarte eta erakundeen garaia da, zeinak Arigune bezala eman dezaketen izena.
Euskaraldia zonaldeetan ere antolatu egiten da eta hemen aspaldi dabiltza lanean ekimena eta ekimenaren beroketa prestatzen. Lehen hitzordua martxoaren 15a izanen da Goxaldiarekin, 13:00ak inguru Garraldako Etxabarrengoan jendea batuko duen ekinaldia izanen baita.
Hau guztia Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak ekarri digu gaurko kolaborazioan, entzun!
Euskaraldiaren informazio gehiago: Euskaraldia webgunean
Idoia Zabaltza Irati Irratian: