Pirinioko Mahaiak atzoko Pirinioko Asanbladaren balorazio positiboa egiten du

Pirinioko planaren garapena ikuskatzeko urtero Pirinio Asanblada deitu ohi da zeinetan Pirinioko Mahaiko kideak, Nafar Gobernuak eta Parlamentuko Pirinioko Ponentziako partaideak hartzen dute parte. Atzokoan Erronkarin bildu ziren 2025. urterako gidalerroak adosteko eta baita lortu ere. Urte gora-beheratsua izanda ere antzematen da egoera bideratu dela eta onbidean dela, hala adierazi baitute parte hartu zuten alderdi guztiek. Gaur gurean izan dugu Pirinioko Mahaiko kide  eta Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Oses asanbladaz eta Pirinioko planaz solasean.

 

 

Unai Irigarai Oses Irati Irratian

Iruzkindu