Argazkilaritzan gure inguruak eta baita kanpokoak ere betikotzen dabilen laguna dugu Gonzalo Santoma. Bere sareetan ikus ditzazkegu bere begiradapetik pasatako animali, landare eta uneak eta nola ez Panorama liburu barnean dauden argazki panoramikoak. Auritzen izandako erakusketa batean dauka bere sorrera liburu honek eta jada bigarren inprimaketa bat beharko du lehenengo batean 50 aleak saldu baititu. Hau bera aurkeztu eginen du ostirala honetan Aurizberriko Liburutegian, bertan hainbat sorpresa eta joku antolatu dituelarik. Gaur berriz ere izan gara Gonzalorekin solasean honen inguruan.
Gonzalo Santoma Irati Irratian
