Euskaraldian umoreak eginen du Ztandap Pirinioetan

Euskaraldiaren bueltan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izanen ditugu bere umorezko obra berriarekin Nafar Pirinioak zeharkatzen. Ztandap du izenburu emankizun berri honek eta Luze edo Motzen ostean prestatutako bakarrizketa dugu. Egunerokoan emakumezkoen aferak eta egoerak umore puntu batekin lantzen ohi dituzte. Gaur, maiatzaren 15ean Aurizberrin, bihar Zubirin eta maiatzaren 24an emankizun berri honetaz gozatu dezakegu.

Luze edo Motzekin 200dik gora saio egin zituzten eta orain Ztandapekin jada zenbait plaza egin dituzte. Luze Edo Motzekin jada izan ziren gurean Hiriberrin izandako emakizuna bereziki gogoangarritzat dutelarik.

Gaur emankizun hauek aitzakitzat hartuta Ztandapeko protagonista den Mirari Martiarenarekin izateko parada izan dugu. Berak jarrera egokiarekin eta barre egiteko prest gerturatzeko deia egin digu.

 

Mirari Martiarena Irati Irratian

Ztandap bideo-promoa:

Iruzkindu