Gaur motibazio bikoitza izan dugu bi artista handirekin topatzeko, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin eta Estitxu Larrea diseinatzailearekin. Lehenengo motiboa da larunbata honetan Iratira Bidaiak 2. liburuxkaren aurkezpena eginen dutela Nagoren, Zuriñe Serrano artista gonbidatu gisa izanen dutelarik. Hori ez ezik Blanca Zazperen olerki bat eta Maitina Gutierrezen idatzi bat ere izanen da aurkezpenean beste sorpresatxoren batekin. Bigarren liburuxka hau artista zenbaiten ekarpenarekin Irati ibaiak zeharkatzen dituen ibar eta herriak irudikatu dituzte euren sorkuntzekin. Aurreko liburuxkaren segida bada ere hau ez da hain teknikoa, sormen lan bat baizik eta hori bera aurkeztuko dute Nagoren.
Hori gutxi balitz, Ritual 2025 proiektuaren baitako mugarri berri bat ezarriko dute maiatzaren 28an, Agoitzen ondarearen jasoketan praktika onak nabarmentzeko jardunaldia antolatu baitute. Nabarmentzekoa da proiektu honek gazteengan ezarri duela atentzioa eta izugarria da zenbat eduki sortu duten sareetan barreiatu dutena. Kati eta Estitxu ez ezik proiektu honetan Rut Iturbide ere aritu da garapena egiten eta jardunaldi potente batzuk antolatu dituzte haiek egindako lanari segida emateko.
Hau guztia landu dugu Estitxu Larrea eta Kati Leatxe lagunekin izandako elkarrizketan.
RITUALEKO EDUKIAK IKUSI NAHIKO BAZENITUZTE: Ritual Instagrama
Estitxu Larrea eta Kati Leatxe Irati Irratian

