Zonaldeko 6 artisauk Garei Kolektiboa sortu dute Aezkoako Batzarreko Aribeko Garean artisau azoka bat ezartzeko. Bere produktuen erakuslehio honek gaur irekiko ditu ateak arratsaldeko 19:00tan irekiera ekitaldi baten bitartez. Horren ondotik, abuztuan zehar astezken arratsaldetik igandera bitartean irekiko ditu ateak.
Bertan topatuko ditugu Emeki-emeki bitxiak (Itziar Berruezo), Barneko suaren argizari erritualak (Maialen), Huellas Nomadaseko txakurrendako lepokoak (Cris), Adan Leivak ekoitzitako lanparak, Herba.riaren sorkuntzak (Kattalin Barber) eta Gonzalo Santomaren argazki eta sorlanak. 6 hauek izanen dira momentuz euren sorkuntzak bertan izanen dituztenak baina irekiak daude zonaldeko sortzaileei tarte bat egiteko.
Irekiera hau aitzakitzat hartuta Herba.ria proiektuko Kattalin Barber eta Emeki-emeki bitxietako Itziar Berruezo izan ditugu gurean. Gonbidapena luzatu digute bisitatu dezagun proiektu berri hau.
Itziar Berruezo eta Kattalin Barber Irati Irratian



