Ekimenez beteriko asteburua Auritzen

Ostiralean La Cadena elkartean izanen den Garagardo Festak emanen dio hasiera asteburuko ekimenei. Hauxe errotutako festa bat dugu, urteetan errepikatu egin dena eta zapore gozoa uzten duena. DJ Bernyk girotuko du festa asko luzatzea espero ez dena, larunbatean ere badelakoz zeregina Auritzen. Auritzeko Artisau Azoka ospatzen da larunbatean, udako zita garrantzitsua Auñamendi aldean, goiz goizetik […]

Garei kolektiboak Artisau Merkatua irekiko du gaur Ariben

Zonaldeko 6 artisauk Garei Kolektiboa sortu dute Aezkoako Batzarreko Aribeko Garean artisau azoka bat ezartzeko. Bere produktuen erakuslehio honek gaur irekiko ditu ateak arratsaldeko 19:00tan irekiera ekitaldi baten bitartez. Horren ondotik, abuztuan zehar astezken arratsaldetik igandera bitartean irekiko ditu ateak. Bertan topatuko ditugu Emeki-emeki bitxiak (Itziar Berruezo), Barneko suaren argizari erritualak (Maialen), Huellas Nomadaseko txakurrendako […]