Auritzen hasiko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Hemen dugu beste behin Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Aurtengo edizioa Auritzen hasiko du bere jarduna eta Nafarroa osoa zeharkatu ostean 8 onenek txapela jokatuko dute Nafarroa Arenan azaroaren 29an izango den finalean. Aurtengo ediziora 30 bertsolarik eman zuten izena eta horietatik aurre-kanporaketak jokatu ostean 24 izanen dira txapelketan lehiatzen. Sakonago ezagutu dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketa Bertsozale elkarteko koordinatzailea den Saioa Oneka Mujikaren eskutik.

 

Informazio gehiago eta sarrerak : http://bertsozale.eus

 Saioa Oneka Mujika Irati Irratian

Iruzkindu