Urriaren 7an abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Bertsozale elkarteak pasa den larunbatean Atarrabian aurkeztu zuen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bertan 24 bertsolarik hartuko dute parte, 19 gizonezko eta 5 emakumezko hartuko dute oholtza lau final-laurdenetan. Horien artean izanen dugu Fernando Ziganda Urdanpilleta erroibartarra. Horretaz gain, 3 final-aurreko izanen dira zeina bat Agoitzen burutuko da. Final handia, ohikoa den moduan Iruñeako Anaitasuna […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Asteartea izanik Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren nondik norakoak ezagutu ditugu Nafarroako Bertsozale elkarteko kidea den Ander Perezen eskutik. Izenburua: Irailaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bueltan da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Pandemia dela eta kultur arloan hainbat ekimen bertan behera edo atzeratu behar izan ziren. Horietako bat Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan zen, baina egoerak hobera egin duenez indar-berriturik dator. 24 bertsolarik hartuko dute parte 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa honetan zeina jada aurre-kanporaketa zenbait bizi izan dituen. Nafarroako geografia zeharkatuko dute bertso doinuek urriaren 2an Izabatik hasita […]

Egun On, Auñamendi! ZAPLA! eta Karrape irratia

Gaurkoa bertso munduan hasi dugu, horretarako Nafarroako Bertsozale Elkartera jo dugu gure laguna den Ander Perezek ZAPLA! egitasmoa azaldu zezan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bertso eskoletan izen emate kanpaina eta Iruñeko Bertso-paper lehiaketa

Heldu da Iraila eta matrikulazioak hemen datoz. Gaurkoan bertso eskoletan izena emateko kanpainaz arituko gara Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perez lagunarekin. Hala ere ez da nobedade bakarra, Iruñean Bertso-paper lehiaketa antolatu dute eta horretaz solasteko aukera aprobetxatu dugu. Izena emateko aukera eta lehiaketaren inguruko informazioa https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa Ander Perez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Bertso-eskolak eta bertso-paper lehiaketa, Garraldako eskola garraioa eta Karrape irratia

Saioa Bertsozale elkartean hasi dugu Ander Perez laguna bisitatzen. Berak azaldu dizkigu Nafarroako Bertsozale elkartetik irtendako azken berriak. Ondoren, Parlamentu aurrera joan gara hantxe baitzen Garraldako eskolako gurasoen delegazio bat. Gu zuzenean Karlos Buenorekin izan gara giroaz eta bertan egindakoaz solasten. Bukatzeko Karrape irratia bisitatzen amaitu dugu Unai Zabaletak bere kronika pasa zezan. Izenburua: Irailaren […]

Konfinamenduko Bertso saioa Irati irratian

Nafarroako Bertsozale elkartearen eta hainbat irratiaren arteko elkarlanaren fruitua dastatu ahal izan genuen. Hona hemen fruitu hori dastatu ezin izan duenarendako aukera. Partaideak: -Endika Legarra-Erika Lagoma-Joanes Ilarregi-Mikel Lasarte-Oskar Sanz De Acedo Gai jartzailea:– M.Mari Elosegi “Luze” Konfinamenduko Bertso Saioa Irati irratian